Golden Apple Quartet laukotearen ikuskizuna, ekainaren 15ean izango da Umore eta Musika Topaketen barruan.
Beti Prest dantza taldearen ekimenez, Umore eta Musika Topaketak egingo dituzte ekainaren 13an (ostirala) eta 15ean (igandea).
Ostiralari dagokionez, laukotea eta txirigota eskainiko dute, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean:
Los que siempre se pasan de tiempo eta
Lo siento Patxi, no todo el mundo puede ser de Euskadi ikuskizunekin. Sarrerak 10 euroan daude salgai.
Igandean, berriz, laukote eta txirigotarekin batera, Golden Apple Quarteten ikuskizuna izango da. Kasu horretan, ordea, goizetik izango da, 12:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarreren prezioa 15 eurokoa da.
Sarrerak erosteko honako webgune honetan sartu behar da:
www.bibe.me.