Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Mugan elkarteak VIII. Pintxoaren Bidea abiatu du aste honetan eta datorren maiatzaren 31ra bitartean. 22 tabernek parte hartuko dute aurtengo ekitaldian eta orotariko proposamen gastronomikoak dastatzeko aukera izango da.
Aurtengo berritasunen artean, pintxoak euro bateko prezioan salduko direla izango da. Gainera, ez da ‘bonopintxorik’ beharko aurreko ekitaldietan bezala, Pintxoaren Bideko mokadua eskatu eta euro bat ordainduta aski izango da.
Horrez gain, aurtengo irabazlea aukeratzeko herri bozketa bidez egingo dela jakinarazi du elkarteak. Hortaz, epaimahaian parte hartu nahi duten lagunek 622 709 890 telefonora deituta,
Facebook zein
Twitter-eko orrialdeetan edota elkartearen
webgunearen bidez egin dezakete.
Parte hartzen duten tabernen eta eskainitako pintxoen zerrenda elkartearen webgunean ere kontsulta daiteke.