Alabergan ibiliko dira txistulariak igandean
Igande honetan, hilak 27, Alabergako kaleetan barrena ibiliko dira udal txistulari taldeko txistulariak. 09:00etatik aurrera, beraz, hainbat zortziko joko dituzte Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Hala nola, hauek izango dira joko dituztenak: Lander (Jose Ignazio Ansorena) eta Larraitz (Herri doinua. Mold. Jose Ignazio Ansorena).