Zenbait konpromiso hartu ditu alkateak erdiguneko bizilagunekin
Alkatea auzoetan programaren barruan, erdiguneko bizilagun eta ostalariekin hartutako konpromisoak argitara eman ditu Irungo Udalak aste honetan. Mantenu lanak, kaleen garbiketa, hondakinen bilketa eta gauetan sortutako zaratak izan ziren bizilagunek adierazitako kezka nagusiak eta horiei erantzuna emateko helburuarekin, zenbait jardunbide aurreratu ditu dagoeneko udalak.
Mantenu lanen barruan, Colon pasealekuan hautsitako baldosak, seinaleztapen desegokia eta errepideko estolderia zein zuloak konpontzeko konpromisoa hartu du tokiko gobernuak.
Kaleen garbiketari eta hondakinen bilketari dagokienez, Txingudiko Zerbitzuekin harremanetan jarriko dela baieztatu du alkateak.
Bukatzeko, Cipriano Larrañaga kaleko bizilagunek hainbat kezka adierazi zizkieten tokiko gobernu buruari, tartean, gauetan sortutako zaratenak. Arazo honi aterabidea bilatzeko helburuarekin, bilera berri bat deitu du alkateak bertako bizilagun eta ostalariekin apirilaren 28an, astelehenarekin, Luis Marianoko Gizarte Zentroan (19:00). Bilkura irekia izango da astelehenekoa.