Goizeko 10:30ean egin dute San Marko eguneko opilen bedeinkapena Kale Nagusiko parrokian. Damaso Urangak zuzendu du zeremonia eta tenplua goraino bete da ohitura zaharrari jarraipena emateko. “Egun handi bat pasatzea” opatu die bildutakoei Urangak.
Bedeinkapena amaituta, Guadalupe aldera abiatu dira hondarribiarrak. Aurten, presarik ez zegoen, goizean eguraldi oso txarra zegoelako. Hortaz, ohi baino beranduago hasi dira igotzen, opila eskuetan eta zira soinean.

Eliza goraino bete da opilen bedeinkapenerako