Antxon otsaila bukaeratik ari dira hondakinak atez ate biltzen, eta
udalak egindako balorazioarekin ez du bat egin Pasaia Garbiak. Are gehiago, “normaltasuna ezkutatzea” leporatu dio, eta gogorarazi dio “ostiralero” egiten dituztela elkarretaratzeak “antxotar gehiengoaren desadostasuna adierazteko”, eta San Pedro eta Trintxerpen ere atez atekoaren kontrako elkarretaratzeak egin dituztela. Horrez gain, atez atekoaren kontra bildutako 4.247 sinadurez ahaztu den galdetu dio udalari, eta ea herritarren oihuari “ez entzunarena” egiten dion.
Udal Gobernu Taldeak “
parte hartze hitza erabili” arren, herri galdeketarik ez duela egin salatu du, eta jakinarazi du azken egunetan ere berriro erregistratu dutela beste eskaera bat herri galdeketaren gainean: “Oraingoan kasu egingo al die herritarrei Bilduk?”.
“Inposizioak utzi” eta herritarren eskaerei “erantzuteko” eskatu dio Pasaia Garbiak, eta beste behin bosgarren edukiontzia defendatu du.