Nekazariek errenta aitorpena egiteko bulegoa zabaldu dute
Oiartzungo Udalak bulego bat jarriko du baserritar eta nekazariek 2013ko errenta egin dezaten. Bulego hori Mendiburu kaleko 5. zenbakian egongo da (atez ateko bulegoan), eta aldundiko Landa Garapeneko bulegoak eskainitako zerbitzua izango da.
Ekainaren 25a arte, astelehen eta asteartetan egongo da irekita, 09:00etatik 13:30era eta 14:30etik 17:00etara.
Bulego horren zerbitzua ez da Oiartzungo nekazariengana mugatzen, Oarsoaldeko, Hernanialdeko eta Beterrikoek ere erabili ahal izango dute.