Madaleneko omendua aukeratzeko proposamenak bidal daitezke
Errenteriako Udalak pertsona edo elkarte bat omentzen du urtero madalenetan, eta aurtengoa aukeratzeko ere herritarrei euren proposamenak bidaltzeko deialdia egin die. Idatzi batean aurkeztu beharko dira omendua izan nahi duen pertsonaren izen-abizenak eta elkartearen izena zehaztuta, baita arrazoiak ere.
Omenduek madalenetako txupina botako dute, eta intsignia bat ere jasoko dute uztailaren 22an, Madalena Egunean. Horrez gain, ekitaldi instituzionaletan leku berezi bat izango dute.