Kashbad
Datorren asteazkenean egin du disko berriaren aurkezpena prentsaren aurrean Kashbadek:
Arrakala. Aurreratu dutenez, taldea martxan aritu ez den urte hauetan, taldekide bakoitzak lortutako esperientziak eragina izan du disko berrian, eta zentzu horretan, taldea “hazi” egin dela adierazi dute.
Base erritmikoa “inoiz baino trinkoagoa” dela aurreratu dute, eta baxuaren soinu distortsionatuarekin “erloju bat bezala” uztartzen dela. Gitarraren presentzia nabarmentzen dela gaineratu dute, eta ahotsean “inoiz baino errekurtso gehiago” daudela.