Garai bateko frontoiari buruzko hitzaldi bat antolatu du Hondaek
Hondarribiko Ondarearen Lagunen Ekarteak (Hondae) antolatuta, Iñaki Uriarte arkitektoak La plaza frontón, ágora vasca (Pilotalekua, euskal agora) goiburuko hitzaldia emango du hilaren 29an
Hondarribiko Ondarearen Lagunen Ekarteak (Hondae) antolatuta, Iñaki Uriarte arkitektoak La plaza frontón, ágora vasca (Pilotalekua, euskal agora) goiburuko hitzaldia emango du hilaren 29an, asteartez, Denda kaleko Kultur Etxean. Bertan, garai bateko pilotalekuaz mintzatuko da Uriarte, harresiaren kontra zegoenaz. 19:00etan hasiko da eta gazteleraz izango da. Hondaek azaldu duenez, hitzaldia irekia da eta ez da sarrerarik kobratuko.