Ekainaren 8an egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katerako metroak salgai daudela gogorarazi du Gure Esku Dago Irungo plataformak. Horretarako, asteazkenetan (18:00-21:00) eta larunbatetan (10:00-12:00) Kale Nagusiko 5. zenbakira hurbiltzeko dei egin du kolektiboak. Hazia tabernan edo
facebook bidez ere egin daitekeela adierazi dute taldeko kideek. Metroak bost euroan izango dira salgai.