Aldi baterako jardueren ordenantza berriaren inguruko saio informatiboa egingo du Irungo Udalak apirilaren 29an, asteartearekin, Oiasso museoan (19:00). Irungo elkarte eta eragile ezberdinekin bilduko dira tokiko gobernuko ordezkariak eta zalantzak argitzea eta informazioa ematea izango dira topaketa horren helburu nagusiak.
Ordenantza berriak administrazio izapideak murriztea, erraztea eta arintzea bilatzen du.
Estrategia berriak garai berrientzat udal dokumentuaren eta Zerbitzuen Europako Zuzentarauaren barruan bultzatu da erreforma.
Tokiko gobernutik azaldutakoaren arabera, “elkarteen ekarpenak eta iradokizunak” bateratu dituzte bertan, eta azkenean, urtarrilaren 31ko Udalbatzak behin betiko onartu zuen ordenantza.
Izapide eta baldintza berriak udalaren
weborrian ezagutu daitezke.