Erakusketaren zati bat
Donostiako Primo arte kolektiboko hiru kideetako batek erakusketa inauguratu du Basque tabernak. Taldeak 2006tik egindako kartelak jasotzen ditu erakusketak, enkarguz egindakoak edo Primok berak antolatutako kontzertu eta festak iragartzeko prestatutakoak beste batzuk. Erakusketarako propio egindako sei lamina ere ikus daitezke Basquen, eta horiek erosteko aukera dago.