Patxi Azparrenek bere liburua Oiartzunen aurkeztuko du
Patxi Azparrenek Batzarrak, jatorrizko antolaketa bere azken lanaren aurkezpena egingo du hilaren 28an (astelehenean), 19:30etik aurrera udaletxeko areto nagusian. Liburuak ekonomia soziala, lurraldetasuna eta parte hartzea ditu hizpide, Euskal Herrian antolaketarako hain eredu bereizgarri izan diren batzarrak azalduz.