'Independentzia' jartzen duten ikurrinen gainean galdetu dio PSE-EEk alkateari
Herriko zenbait txokotan Independentzia jartzen duten ikurrinak agertu dira azken asteetan, eta PSE-EEk bozeramaileen batzorde batean Julen Mendoza alkateari horien gainean galdetu dio: zeintzuk jarri dituzten, baimenik eskatu al duten eta zenbat egunez egongo diren jarrita. PSE-EEren arabera, alkateak erantzun die ez dela baimenik eskatu eta ez dakiela zeinek jarri dituen. “Beste behin engainatu egin gaitu. Berak bazekien. Bere inguruko jendeak jarri zituen”, adierazi du talde sozialistak.
Horrez gain, talde sozialistak esan du alkateak adierazi ziela ez zituztela kenduko, “gai sentsiblea” dela argudiatuta. PSE-EEk esan du, ordea, ez dituela kontuan hartzen “ilegalki baimentzen ari den horrek” molesta ditzakeen herritarrak.
Talde sozialistaren ustez, alkateak bere funtzioak alboratu ditu, “guztiek ezagutzen dituzten interesen alde”, eta eskatu dio “talde eta herritar guztientzako gobernatzeko”.