HAEko zortziko kadetea nagusi Cazauboneko estropadetan
Hondarribia Arraun Elkarteko (HAE) aulki mugikorreko taldeak maila handia eman zuen joan den asteburuan Cazaubonen (Okzitania) egin ziren Nazioarteko Estropadetan. Zazpi domina lortu zituzten hondarribiarrek, urrezko hiru, zilarrezko bat eta brontzezko beste hiru. Gainera, hiru laugarren postu ere eskuratu zituzten HAEko arraunlariek.
Orotara, 70 arraunlarik bidaiatu zuten Landetara eta 44 ontzirekin parte hartu zuten Frantziako Estatuan garrantzia handia duen estropadan. Berdeen mutil kadeteen zortzikoak lan bikain egin zuen, urrezko bi domina lortuaz. Urrezko beste domina ere kadete mailako mutilek jantzi zuten, lemazain gabeko lauko ontziarekin.
Asteburuan Zarautzera joango dira HAEko kirolariak. Bertan, Gipuzkoako Trainerilla Ligako jardunaldiak jokatuko dituzte, larunbatean nahiz igandean.