Enaitz Iparragirre
Maiatzaren 11n (igandea) Enaitz Iparragirre gaixotasun larri bat duen umearen aldeko pilota jaialdia egingo dute Fanderiako frontoian. Jaialdia 17:30ean hasiko da, eta partida nagusia Olaizola I-Aranburu (herriko pilotaria) eta Mikel Goñi-Otxandorena bikoteek jokatuko dutena izango da.
Aurretik, beste partida bat jokatuko dute, lau t’erdian: Iban Jauregi (Errenteria-Oreretakoa da)-Olazabal.
Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai, eta dagoeneko eros daitezke honako toki hauetan: Errenteria-Oreretan, Leku-Zaharra, Paraiso eta Onena tabernetan; Lezon, udaleko kultura bulegoan; eta Oiartzunen, Miren tabernan eta Elorsoro kiroldegian.
Iparragirrek garun paralisia du, eta zailtasun handiak ditu eguneroko bizitzan.