Dantza protagonista nagusia izango da larunbatean San Juan plazan
Dantzaren Nazioarteko Eguna egingo dute larunbatean, San Juan plazan (18:00). Aurtengoan, apirilaren 29tik 26ra aurreratzea erabaki dute antolatzaileek larunbatarekin bat egin dezan. Hala, Irungo dantza akademietako ikasleek parte hartuko dute bertan eta denera, 19 koreografia ikusteko aukera izango da.
Ekitaldiari hasiera emateko, Luis Marianoren lau kanta eskainiko ditu haren izen bereko lirika elkarteak. Esan beharra dago, Luis Marianoren mendeurrena betetzen dela aurten eta beraz, Kultur arloak aurten antolatutako ekintza guztietan abeslaria gogoratuko dute.