Hondakin taldearen proposamena bertan behera geratu ondoren, hondakinak biltzeko sistemaren gaineko iritzien dantzak aurrera jarraitzen du.
Hondakin taldeak PSE-EErekin egin bezala, orain, talde sozialistak erantzun dio berriro taldeari, eta esan dio gezurra dela ez direla atez atekoaren aldekoak sistemak errenteriarren babesik ez duelako: “Ez dira atez atekoaren aldekoak, kontuak ez zaizkielako ateratzen”.
PSE-EEren iritziz, Bildu eta Ezker Anitzak ez dute nahikoa babes udalean sistema hori ezartzeko, “kontuak aterako balitzaizkie, Pasaian egin dutena egingo lukete, inposatu”.
Hondakinen taldearen inpartzialtasuna ere zalantzan jarri du PSE-EEk: “Fede onarekin ariko dira lanean pertsona horiek, baina HB-Batasunako zinegotzi ohiek, Sortuko kideek eta Ezker Anitzako zinegotzi ohiak lagundu eta maneiatuta ziurrenik”.
Horien helburua, PSE-EEren ustez, “falta zaien Oarsoaldeko herri bakarrean atez atekoa jartzea da”.