Informazio eta zaintza zerbitzuak martxan jarriko dira Listorretan
Larunbat honetatik aurrera irekita egongo dira Listorretako atseden guneko informazio eta zaintzako zerbitzuak.
Mendi eta Ingurumen Sailak gogorarazi duenez, nazioarteak babestutako gunea da, eta zentzu horretan, bisitariei eskatu die erantzukizunez jokatzeko, “batez ere, hondakinen kudeaketa egokia, trafikoa eta aparkalekuei dagokionez”. Zehazki, edukiontziena aipatu dute, eta horietatik kanpo zaborra uztea debekatuta dagoela nabarmendu du. Zentzu horretan, zaintza zerbitzu bat izango dela jakinarazi du Ingurumen Sailak.
Informazio zerbitzuari dagokionez, berriz, Aste Santuan zabalik egongo da hilaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean. Ekainaren bukaerara arte asteburuetara mugatuko da zerbitzua, eta uztailean eta abuztuak ostegunetik astelehenera arte egongo da zabalik.
Udalak gaineratu duenez, zerbitzu hau emateko langabezian zeuden pertsonak kontratatu ditu. Informazioa eman eta natura zaintzeaz gain, suaren erabilera, ondare publikoa, udal ekipamenduak, hondakinak eta zaratak kontrolatuko dituzte