Europako Parlamentuko hauteskundeetarako hautesle eta hauteslekuen zerrendak jendaurrean jarri dituzte
Europako Parlamenturako hauteskundeak maiatzaren 25ean izango dira eta egun horretan bozkatu ahal izateko hautesle eta hauteslekuen zerrendak jendaurrean jarri dituzte, zuzenketak eta erreklamazioak egiteko. Hautesle-zerrendaren inguruko erreklamazioak egiteko epea hilaren 14a arte dago irekita.
Aurten, Oiartzunen hautesleku berri bat izango da: Gurutze auzoan mahai berri bat jarriko da. Mahai, sekzio eta hauteslekuen inguruan erreklamazioa egiteko epea hilaren 13an bukatuko da.
Erreklamazioak udaletxeko Informazio Bulegoan egin behar dira, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era. Erreklamazioa egiteko, nahitaezkoa da nortasun agiria, pasaportea edo gidatzeko baimena erakustea.