Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen udalekuetarako matrikulazio epea zabalduko dute hilaren 28an eta interesdunek maiatzaren 9a arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Euskara eta Kultura sailera jo beharko dute matrikula egitera edo Lezoko Udalaren
web orrira sartu. Hiru eta hamar urte arteko haurrei begirako jarduera da (2004 eta 2011 artean jaiotako haurrei begira). Uztailaren 1etik 30era izango dira udalekuak 9:30etik 13:30era eta taldea sortuko balitz haurtzaindegi zerbitzua jarriko duela udalak jakinarazi dute 8:00etatik aurrera.