Herritmo ikuskizuna
Bogotako Jaialdi Iberoamerikarrean parte hartuko du egunotan Kukai dantza konpainiak. Dagoeneko han dira dantzariak, eta astelehenera bitartean, hamar emanaldi izango dituzte.
Jaialdi hori arte eszenikoetako handienetako bat da, eta hemezortzi herrialde eta ehundik gora ikuskizun aurkeztuko dituzte.
Handik bueltan lotuta dituen ikuskizunak honakoak dira:
Herritmo, hilaren 18an Bilbon, eta
Hnuy Illa hilaren 25ean, Bartzelonan.
Maiatzean, berriz, Leioako Umore azokan parte hartuko du, eta
Gelajauziak ikuskizuna estreinatuko du. Cesc Gelabert koreografo entzutetsuarekin elkarlanean egindako lana da.