Irun barruko abiadura muga 30era jaitsi dutenetik, istripuak behera
Irun 30 egitasmoaren barruan iazko uztailean Irungo kale ia guztietan ezin dute gainditu ibilgailuek orduko 30 kilometroko abiadura. Horregatik, iaz, istripuak nabarmen jaitsi ziren hirian: 2011n 404 istripu izan ziren Irunen, eta iaz, berriz, 270. 2011n 13 zauritu larri utzi zituzten istripu horiek, eta iaz, 3. Cristina Laborda Mugikortasun zinegotziak horren irakurketa egin du: “Irun 30 egitasmoa hirian egonkortu da, eta hori betetzearen arrazoia da hiritarren kontzientziazioa. Hori dela eta, hiriko mugikortasuna hobetu egin da”.
Irun barruan autoen gehiengoa orduko 30 kilometrotik behera doala esateko ikerketa egina du udalak, hainbat gailuren bitartez. Milioi bat autoren joan-etorrietatik atera du udalak autoen gehiengoa abiadura errespetatzen duela.