Ibilbide aldaketa iragarri dute gaur 2014ko Behobia Donostia lasterketarako. Iragarritako aldaketek bete-betean eragingo diote eskualdeari. Izan ere, korrikalariek Errenteria-Orereta eta Pasai Antxo zeharkatuko dituzte aurrerantzean, eta ez orain arte bezala Lezo eta portua. Lehen, Trintxerpetik igotzen ziren korrikalariak Mirakruzera, eta, aurten, Herreratik egin beharko dute. Trintxerpetik gorako aldapa handiagoa da, eta Herreratik gorakoa ez da hain aldapatsua, baina bai luzeagoa. Irteera ere metro batzuk aurreratu dute. Aldaketekin lasterketak hogei kilometro izatea lortu dute, zehatz-mehatz. Ibilbidearen aldaketa herri lasterketaren 50. ediziorekin bat egingo du. Gaur egin duten aurkezpenean
izen-ematea
Argazkia: Pello Ibarguren
maiatzean irekiko dutela iragarri dute.