Apirileko Azoka izango da ostiraletik igandera
Aljarafe Andaluziako kultur zentroak zazpigarrenez antolatu du Apirileko Azoka, Errenteria-Oreretan. Bihar, ostirala, hasiko da, 19:00etan egingo duten inaugurazioarekin, eta igandera arte iraungo du. Ordura arte, musika, dantzan eta Andaluziako jaki eta edariak probatzeko aukera izango da.
Egitaraua
Ostirala- 19:00: Inaugurazioa alkatea eta zinegotziak bertan direla
- 19,30: Ohorezko ardia agintari eta gonbidatuentzat
- 20:00: Dantza etengabea, sevillanen doinuan
- 23:00: Amigos del Sur taldearen emanaldia
- 02:00: Itxiera.
- 12:00: Sevillanak, ardoa eta tapak.
- 12:30: Sevillana dantzak ikasteko tailerrak haurrentzat:
- 12:30-13:30: Pintxopotea.
- 13:30: Sevillanak eta tapak.
- 19:00: Flamenko emankizun ikusgarria ondorengoen partaidetzarakin: Berriketan (txalaparta), La Pulga y su grupo, Vane Montero y su grupo.
- 00:00: Salbe errozieroa.
- 02:30: Itxiera.
- 11:00: Gonbidatutako talde eta abesbatzen emanaldia: Lasarte-Oriako Semblante Andaluz abesbatza errozieroa, Arrasateko Al Andalus abesbatza errozieroa, Errenteriako Concha Rociera abesbatza errozieroa, Andoaingo Triana abesbatza errozieroa eta Errenteriako Aljarafe abesbatza errozieroa.
- 13:00: Dantza sevillanen doinuan, ardoa eta tapa.
- 18:00: “Aljarafe” dantza taldearen emanaldi ikusgarria
- 20:00: Errifaren zozketa.
- 21:00: Itxiera.