Zaldi martxa antolatu du Jaizubiko hipikak larunbaterako
Jaizubia Hipika Elkarteak Zaldi eta poney-en kontzentrazioa egingo du larunbatean Hondartza auzoan, kirol kaia eta hondartza artean. Jaitzubitik aterako dira eta mendi martxa egingo dute, Guadalupetik eta farolatik igaroz. Gutxi gorabehera 12:00etan iritsiko dira Hondartza auzora eta bertan 13:30ak arte egongo dira.