Herri Olinpiadak kubritzeko esfortzu berezia egiten ari da HITZA eta Aitor Baztarrika Olinpiadak TBko kideari laguntza eskatu dio. Kamararekin duen abileziaz gain, kazetari bezala ere asko balio duela erakusten ari da. Hona hemen adibide bat, Xerinkeneko Erliak taldeko Odei Gonzalezi egindako elkarrizketa. Datozen egunotan Baztarrikaren testu gehiago sartuko ditugu olinpiadetako atal berezian.
Herri Olinpiadak kubritzeko esfortzu berezia egiten ari da HITZA eta Aitor Baztarrika Olinpiadak TBko kideari laguntza eskatu dio. Kamararekin duen abileziaz gain, kazetari bezala ere asko balio duela erakusten ari da. Hona hemen adibide bat, Xerinkeneko Erliak taldeko Odei Gonzalezi egindako elkarrizketa. Datozen egunotan Baztarrikaren testu gehiago sartuko ditugu
olinpiadetako atal berezian.
Zaku proban lehen ‘erlia’ izan zen Gonzalez
Zeintzuk osatzen duzue Xerinkeneko Erliak taldea?
Oraingoz, koadrilako jendeaz dago osaturik. Hala ere, beste neska koadrila bateko fitxaje batzuk egingo ditugu segur aski.
Zergatik animatu zineten olinpiadetan parte hartzera?
Koadrilako bat olinpiaden antolakuntzan hasieratik sartuta zegoen, eta berak esan zigun ea animatzen ginen. Hasieran, pereza pixka bat eman zigun baina behin lehenengo eguna bizi izan dugula, ez gara damutzen.
Talde gehienen izenak dira nahiko bereziak, nondik dator zuena?
Baratze bat daukagu Mendelu aldean, eta ondoko baratzeko jabeak, Xerinko-k, erlauntz bat jarri zuen behin. Ordutik, gure baratzera etortzen ziren erleak. Hortik dator Xerinkeneko Erliak izena.
Zer eskaintzen diote Herri Olinpiadek Hondarribiari eta bereziki bertako gazteriari?
Asteburuetan ondo pasatzeko modu bat dela iruditzen zait. Bestetik, koadrila eta herriko jende ezberdina elkartzeko aukera ematen duela uste dut, benetan ideia ona.
Ondo pasatzeaz gain, lehiakortasuna nabaritu duzu?
Egia esan, barre batzuk botatzera joaten zara hasiera batean. Hala ere, behin frogetan zaudela, berotzen zara eta lehiakortasun hori nabari da, bai.
Olinpiadak hasi aurretik ba al zeneukaten koadrila edo talderen bat begi artean?
Aurretik ez geneukan inoren aurka lehiatzeko nahi berezirik. Gauza da, lehenengo saio honetan, Tximista taldearekin proba guztietan berdintzen egon gara eta beraiekin pike sano bat sortu da.
Lehenengo egunetako frogen inguruan, zakuak, panotxak, paloskia, txingak eta soka tira egon zen, kontatu apur bat.
Zakuen proba barregarriena izan zen, talde osoaren koordinazioa eskatzen baitzuen. Proba honetan, lesio bat izan genuen, justu lehenengo saltoan ondokoari ukabilarekin eman bainion, sudurretik odoletan utziz.
Panotxetan ere erretiraturen bat izan genuen. Kirolariak ez direnek, barreez gain, hurrengo egunean nahiko agujeta izan zituzten.
Bestetik, palo-eskiaren frogan, erritmoa berehala hartu eta ziztu bizian joan ginen. Txingetan koadrilako indartsuek hartu zuten parte. Kontua da, lehenengo urtea izan zenez, batzuk hautsi zirela eta nahiko barre egon ziren ere.
Tximista taldearekin, sokatiran berdindu genuen, finalera iritsi baino lehen. Gauza da, estrategia gaizki planteatu eta galdu genuela, baina hurrengotan topera ibiliko gara!
Nola zaudete sailkapenean?
Oraingoz, bosgarren gaude, baina podiuma lortu nahi dugu, kosta ala kosta.
Parte hartu ez duen jendeari zer esango zenioke?
Ba parte hartzera animatzea! Oso ondo pasako dutela, besterik ez.