Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Jesus Hospitaler argazki rallyak aurten ere ez du hutsik izango da, eta maiatzaren 18an (igandea) izango da, aurten, berritasun bezala, Aiako Harrian.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 15a dela gogorarazi dute antolatzaileek, eta horretarako, elkarteko norbaitekin jarri beharko dela harremanetan. Egoitzatik pasatzeko aukera astearte eta ostegunetan dago 19:00etatik 21:30era. Bestela, mezu elektroniko bat bidal daiteke
urdaburumendizale[abildua]euskaltel.net helbidera. Azkeneko aukera egunetan bertan izango da, abiatu baino 15 minutu lehenago. Hala ere, antolatzaileek lehenago egiteko deia luzatu dute, ahalik eta hoberen antolatu ahal izateko.
Egunean bertan ibilgailua eramateko gomendatu dute, baina ez izanez gero, egunean bertan egoitzaren aurrean erabakiko dute nola banatu ibilgailuetan. 09:00etan irtengo dira Urdabururen egoitzatik. 14:00ak arte iraungo du rallyak.