Luis Mariano jaio zela 100. urteurrenaren ospakizunak aurrera doaz Irunen
Luis Marianoren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira, aste honetan entzunaldien saio berri bat eta filme baten emanaldia izango dira hirian. Entzunaldia asteazkenean (hilak 9) izango da, 19:00etatik aurrera, Amaia KZko hitzaldi aretoan. Bertan Luis Marianoren musikarekin batera haren irudiak ikusi ahal izango dira.
Pelikula, berriz, ostegunean (hilak 1o) emango dute, 20:00etatik aurrera, Amaia KZn. André Berthomieu zuzendariak Luis Marianorekin 1957an grabatu zuen Jamaica lana emango dute, 96 minutukoa. Komedia musikala da jatorriz A la Jamaïque izena duen lanak.