Estatuen esku hartzeak gelditzeko eskatuko du Kontseiluak bihar
Estatuen eskua hartzeen kontra kontseiluak biharko deitu dituen elkarretaratzeekin bat egin du udalak eta 19:00etan herriko plazan izango den mobilizazioan parte hartzera deitu ditu lezoarrak. Elkarretaratzearekin Kontseiluak salatu nahi du Espainako Estatuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkariak, Carlos Urquijok, hizkuntza irizpideak ezatzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko eskatu diola Gipuzkoako Foru aldundiari eta hainbat udalei, tartean Lezokoari.
Elkarretaratzean parte hartuko dutenei
geldi keinua egitera deitu die udalak.