Julen Mujika zigortu du Pariseko auzitegiak
Pariseko Auzitegi Korrekzionalak Julen Mujika eta haren bikotekide Intza Oxandabarats epaitu eta zigortu ditu atzo ETA erakundearekin lotura izateaz akusatuta. Julen Mujikari bost urteko kartzela zigorra ezarri diote eta Intza Oxandabaratsi bi urtekoa. Bikotea Donibane Garazin atxilotu zuten 2011ko abenduaren 13an, 2009an aurkitutako zulo batekin lotuta. Atxilotu zutenean Oxandabaratz haurdunaldiko bosgarren hilabetean zen eta 2012ko martxoaren 16an kontrol judizialpean askatu zuten. Epaia aterata, baina, Oxandabarats berriro kartzelaratuko dute. Julen Mujika Osny, Villefranche sur Saone eta Seysseko espetxeetan egon da atxilotuz geroztik eta tratu txarrak salatu ditu. Bakartuta izan dute preso sanjuandarra.