Irungo EH Bilduk Espainiako militarren maniobrak salatu ditu
Irungo EH BILDUk Espainiako ejerzitoak “berriz ere” Irungo kaleak maniobra militarrak egiteko erabili dituela salatu du: “Irungo mendi, auzo eta kaleak maniobra hauek egiteko erabiltzea onartezina dela deritzogu”.
Koalizioko kideen esan dutenez, “Euskal herritarrontzat hain arrotza egiten zaigun eta gure memorian hain oroitzapen txarrak dituen ejerzitoa” Irunen ikustea “iraingarria” da, “are gehiago gure herriak bizi duen itxaropen aro berri honetan, iraingarriaz gainera probokaziotzat ere hertu genezake”.