Kresala Dantza Taldeak familietako kide guztientzako prestatutako dantza ikuskizuna emango du larunbatean Amaia KZn. Buba eta Bubu izena du ikuskizunak, haurrentzako da batez ere, eta umearen emozioekin konektatzen duten dantza jarduerak ikusi ahal izango dira Irungo antzokian. 17:00etan hasiko da saioa.
Sarreren prezioa, berbera denentzat, 4,10 eurokoa da. Horiek ohiko tokietan eros daitezke: Luis Marianoko turismo bulegoan, Amaia KZn larunbatean bertan saioa hasi aurretik, edo Internetez
Kutxabanken sarrerak saltzeko zerbitzuaren bidez.
Fitxa:
- Zuzendaria eta koreografoa: Faustino Aranzabal.
- Aktoreak: DANTZARIAK, Jone Murua, Maddi Llorente, Nora Garcia, Garazi Urrutikoetxea, Maider Arriola, Garazi Ormazabal, Ainhoa Zuazu, Lur Aranzadi, Ainhoa Sequeiros. MUSIKARIAK, Beñat Ralla, Oskar Estanga eta Haritz Ezeiza.
- Musika: Beñat Ralla (zuzendaritza eta sorkuntza).
- Iraupena: 60 minutu.