Estatuen esku-hartzea salatzeko elkarretaratzea deitu du Kontseiluak
Pasaiako Udalari indarrean duen euskara plana bidaltzeko agindu dio Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok. Baina, Pasaiari bakarrik ez, EAEko beste hainbat udali ere agindu bera helarazi die, eta, horrez gain, beste hainbat udali euskararen gainean hartzen duten edozein erabakiren berri jakinarazteko eskatu die. Kontseiluak salatu duenez “estatuen esku-hartzeak ez dira berriak”, baina, “azkenaldian bi estatuak aspaldiko erarik agerikoenean ari direla” uste du. Zehaztu dutenez, Estatu espainiarreko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste 46 udalen aurka egin du azken hilabeteotan, hizkuntza-politikari lotutako hainbat arlotan. “Erasoaldia” salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko. Pasai Antxokoa da 19:00etan, Gure Zumardian.