PSE-EEko zinegotziak aulkitik altxatzen
Udalbatzak martxoan erabakitakoaren harira, udaletxeko sarreran plaka bat jarriko dute larunbat honetan, hilak 12, Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean. Hilaren 18rako egon beharko du jarrita udaletxeko balkoian nahiz pleno aretoan, bide legal guztiak agortu ondoren.
Plaka horren bidez, “inposizioaren aurkako desadostasuna” adierazi nahi dutela esan du Julen Mendoza alkateak, “Errenteriako herritarren gehiengoaren borondatearen aurkakoa delako”.
Ekitaldi hori 11:30ean egingo dute, eta 12:00etan, berriz, ikurrinaren igoeraren ekitaldia izango da, Gabierrota auzoko biribilgunean.