Pasaiako Udalak emakume migratzaileen taldea eratu nahi du herrian, besteak beste, Berdintasun Mahaian parte har dezan. Egitasmoa Aniztasuna eta Berdintasun arloen arteko elkarlanaren emaitza da, eta atzo eta bihar informazio saioak egiten ari da udala emakume migratzaileekin, beren asmoa azaldu eta parte hartzeko gonbitea eginez. Antxoko informazio saioa atzo egin zuten, kultur etxean, eta harrera oso oan izan zuen emakume migratzaileen artean. Trintxerpeko saioa gaur da, alkateordetzan.
Emakume migratzaileak, atzo, Antxon