Batzarra egingo du elkarte errepublikanoak
Pikoketa elkarte errepublikanoak bilkura egingo du, bihar, asteazkena, 17:30ean, Merkatuzarren. Bilera horretan, apirilaren 14ko ekitaldiak prestatuko dituzte.
Horrez gain, bihar, asteazkena, hitzaldi bat izango da, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean: La revolución de octubre de 1934 en Euskadi. 80 aniversario. Bertan Jesus Gutierrez Arosa historialariak parte hartuko du. Horiek Gipuzkoan eragina izan zutela gogorarazi du elkarte errepublikanoak, Eibar aldean batik bat, baina baita Errenteria-Oreretan eta Oarsoaldean ere.