Gabierrotako auzo batzarra
Joan den asteazkenean, hilak 2, Pontikan egindako batzarrarekin bukatu zituen udalak, auzoetan egindako batzarrak. Azkenak, Pontikakoarekin batera, Galtzaraborda eta Gabierrotakoak izan ziren.
Udalak jakinarazi duenez, Pontikako bileran 40 lagunek parte hartu zuten, eta Galtzaraborda nahiz Gabierrotan 25na lagunek. Horiekin batera parte hartu zuten udal ordezkariak Julen Mendoza eta Luisma Diez izan ziren, eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak ere hitz egin zuen Galtzaraborda nahiz Gabierrotan.
Batzar horietan, 2011ko bilera errondan egindako balantzea egin zuten, eta bertan egindako eskaerak zein egoeretan dauden jakinarazi zieten gerturatu zirenei. Era berean, legegintzaldi bukaera arteko eskaera berriak ere kontuan hartu zituzten. Azkenik,
auzozain ereduaren gaineko nondik norakoen berri eman zieten.
Pontikako eskaeren egoera
Galtzarabordako eskaeren egoera
Gabierrotako eskaeren egoera