Hondarribiko haur eta kadete mailetako judokek bost urrezko domina lortu zituzten Euskadiko Txapelketan eta Espainiakorako sailkatu dira. Beste hiru kirolari zuzenean sailkatu dira, estatuko rankineko lehen postuetan daudelako.

Gasteizera bidaiatu zuen taldea
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko judoka gaztetxoek zazpi domina lortu zituzten asteburuan Gasteizko Arriaga kiroldegian egin zen Haur eta Kadete mailetako Euskadiko Txapelketan. Orotara, urrezko bost domina, eta zilarrezko eta brontzezko bana lortu zituzten.
Urrezko domina lortu zutenek Espainiako Txapelketan lehiatzeko aukera izango dute eta horiei Amako beste hiru kirolari gehitu behar zaizkie: Aitor Goikoetxea (-42 kilo) eta Jon Pascual (+66) haurrak eta Maialen Ramos kadetea (-63). Goikoetxea eta Ramos lehen postuan daude estatuko rankinean eta Pascual bigarrenean, eta postu horiengatik zuzenean sailkatu dira, Euskadiko Txapelketa jokatu beharrik gabe.
Goikoetxea, Ramos eta Pascual ez ziren Gasteizen lehiatu, bestela metal gehiagorekin itzuliko ziren hondarribiarrak Gasteiztik.
Hondarribiarren dominak Euskadiko Judo Txapelketan
Haurren Maila
- Igor Cendon, urrea -38 kiloetan.
- Javier Estevas-Guilmain, urrea -46 kiloetan.
Kadeteen Maila
- Joaquin Lopez, urrea -50 kiloetan.
- Oier Goikoetxea, urrea -55 kiloetan.
- Antxon Lekaroz, urrea -60 kiloetan.
- Eneko Aragon, zilarra -55 kiloetan.
- Aritz Garcia brontzea -66 kiloetan.