San Juango neska seniorrak, Gipuzkoako txapeldun bateletan
Asteburuan jokatu da San Pedron Gipuzkoako Batel Txapelketa, larunbatean sailkapen estropadak, eta atzo finalak. Oarsoaldeko ontziei dagokienez, garaipen bakarra izan da, San Juango neska seniorren batelarena. Finalean Hibaika gainditu zuten arrosek, lau segundoko aldearekin. Atzerago gelditu ziren finalean Hernani (56 segundora) eta Trintxerpe-Illunbe (minutu et 27 segundora).
Neska sanjuandarrena garaipen bakarra izan zen, baina urrezkoaz gain, beste hainbat metal pilatu zituzten Oarsoaldeko arraunlariek. Esaterako, San Juango senior gizonak bigarren izan ziren Orioren atzetik bi segundora; nesketan, baina Promesa Mailan, Hibaika hirugarrena izan zen; eta mutilen kadeteetan San Pedrok brontzezko domina lortu zuen, Trintxerpe Illunbek mutilen Gazte Mailan bezala.