Portuko trafikoak %27 egin du gora lehen hiruhilekoarekin alderatuta
Portuak trafikoaren goranzko joerari eutsi dio. Hala jakinarazi dute Portu Agintaritzako iturriek. Esan dutenez, burdingintza da gorakadan gehien eragin duen sektorea, eta automozioa berrindartzen hasi dela esan dute. Martxoan, guztira, 311.879 tona merkantzia mugitu ditu Portuak, aurtengo lehen hiruhilekoan baina %27 gehiago. Produktu siderurgikoen eta txatarraren trafikoak dira, oraingoan ere indartsuenak. Produktu siderurgikoak %45 egin dute gora eta txatarrak %37,12.
Automozioaren sektorea, berriz, bere onera itzultzen hasi da pixkanaka. Iazko datuekin alderatuta, bigarren hiruhilekoaren jaitsiera %5,28koa izan da; lehen hiruhilekoarena, aldiz, 14,56koa izan zen.
Gora egin du, baita ere, porturatu diren ontzien kopuruak, baina merkantzia ontzien batez besteko tamaina.
Arrantzak, berriz, beheraka jarraitzen du. 6.642 tona arrain deskargatu dituzte Pasaian, eta jaitsiera %10.3koa da. Edonola ere, lonjako prezioak gora egin du beste behin, %6,6.