Espainiako Aniztasun Erlijiosoaren Behatokiak Irunen erlijio aniztasunaren gainean egiten ari diren lanketa aitortu du, “praktika onen zerrendan jarri du martxoan atera duten boletinean”, esan du udalak. Udalak programa bat abian du erlijio aniztasuna bermatzeko, eta horien arteko elkarbizitza sustatzeko. Iazko urrian hasi ziren egitasmoarekin, hiriko hainbat erlijio talde eta eragileren partaidetzarekin.
Fernando San Martin Hezkuntza eta Balio ordezkariak eskertu egin du aitortza, eta udala egiten ari den lanaren emaitza dela jakinarazi du. Hala, Irungo dibertsitatea ezagutarazteko balio duela programak esan du, “ondokoa ezagutzeko balio duelako”, eta erlijio aukera guztiak present izango dituelakoan dago. Eta aniztasun hori lan batean bildu dute:
Irungo Udalaren webgunean ikus daiteke.