Hizkuntza irizpideak bertan behera uzteko agindua salatuko dute asteazkenean
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiari eta udalei hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko agindu die. Neurri horren aurrean, Kontseiluak elkarretaratzeak deitu ditu asteazken honetarako, hilak 15. Errenteria-Oreretan ere egingo dute, 19:30ean Herriko Plazan.
Kontseiluaren arabera, hizkuntza normalizatzeko ezinbestekoak dira maila politikoan hizkuntz politikak, eta gaineratu du hizkuntza komunitateak eskubidea duela bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko “inolako kanpo esku-hartzerik gabe”.