HIbaikako neskak
Hibaika arraun taldeko neskak maila ona ematen ari dira denboraldi honetan ere, eta Gipuzkoako batel txapelketan, esaterako, bigarrenak izan ziren Senior Mailako neskak atzo Pasai San Pedron. San Juan izan zen onena; errenteriarrek lau segundo gehiago behar izan zituzten helmugara iristeko.
Bestalde, Promesak Mailan, hirugarren izan ziren Hibaikako neskak, Tolosaldearen atzetik. Batera iritsi ziren bi batelak helmugara, baina errenteriarrak atzetik.