Aurreko ostegunean jarri zuten salgai Federico Moccia idazle italiarraren liburu berria,
Sei tú (
Simplemente tú, gaztelaniaz) goiburukoa. Protagonistetako bat Hondarribian jaioa da eta orrialde asko eskaini dizkio Mocciak herriari. Udazkenean Hondarribian izan zen idazlea, liburuaren aurretiko promozioa eginez.
Aurreko lana —
Ese instante de felicidad— argitaratu berria zuen eta horren jarraipena Espainiako Estatuan kokatuko zuela adierazi zuen, hiru herri hauetako batean: Vic (Bartzelona, Katalunia), Vejer de la Frontera (Cadiz, Andaluzia) eta Hondarribia. Azkenean, Vejerren kokatu du eleberria baina tarte handia eman dio Hondarribiari ere.
Ostiralean, Mocciaren promozio kanpaina aztertzen duen
erreportajea argitaratu zuen Oarso Bidasoko HITZAk, papereko edizioan.