Errigoraren aurkezpena
Joan den ostegunean
Errigoraren aurkezpena egin zuten Lau Haizetararen egoitzan, proiektuko kideek. Bertan izan ziren herriko zenbait ikastetxe, elkarte gastronomiko eta bestelako elkarteetako ordezkariak ere: Saretuz, udala, Lau Haizetara, Orereta Ikastola, Niessen elkartea, Hibaika, Txintxarri, Batasuna elkartea, Gau-Txori elkartea eta Urdaburu mendizale elkartea. Horiek beren sarearen bidez zabalduko dituzte Errigorako produktuak.
Hil honetan, zehazki olioa eskaini dute: 5 litrotako oliba olio birjina estra 16,5 euroan, eta 5 litrotako oliba olio birjina estra ekologikoa 22 euroan. Lau bidoitako kutxa edo banaka hartu ahal izango da. Ekainean, berriz, piper loteak, orburu loteak, zainzuri loteak… izango dira aukeran.
Eskaerak hilaren 15a arte jasoko dituzte. Elkarte horietako batekin jarri beharko da harremanetan. Hona hemen zenbakietako bat: Saretuz (Txus Alfonso): 699 47 49 85. Produktuak hilaren 28, 29 eta 30ean jasoko dituzte.
Errigora egitasmoa zabaltzeko 30 herri aukeratu dituzte, eta horietako bat Errenteria-Orereta da Oiartzunekin batera.