Duintasunaren elkarretaratzea, 11:00etan
Duintasuna erretiratuen elkarteak elkarretaratzea deitu du gaurko: 11:00etan bilduko dira Herriko Plazan. Erretiratu eta pentsiodun askok bizi duten egoera salatuko dute, “pobrezia areagotu” egin delako euren artean. Madrildik etorritako neurriak ere salatuko dituzte: kopagoa, pentsioen erreforma eta murrizketak.