Diwan eskolako ikasleak udaletxean Asier Legorburu zinegotziaren azalpenak entzuten
Gwiseni herriko (Bretainia) diwan eskolako 13-14 urte bitarteko gaztetxoak Oiartzuna iritsi dira eta goizean harrera ofiziala egin diete udaletxean. Asier Legorburu Kultura zinegotziak aurkezpen txiki bat egin eta gero, ikasleen galderei erantzun die. Ikasleek politikari buruzko galderak egin dituzte batik bat, atentzioa deitu die esaterako balkoietan
Euskal presoak Euskal Herrira jartzen duten banderolek.
Solasaldia bukatuta,
Oiartzun Taupadak liburu bana jaso dute eta Haurtzaro Ikastolara joan dira. Larunbata bitarte egongo dira Oiartzunen eta egun hauetan denetarik egiteko aukera izango dute: Arditurriko minetara joango dira, Hondarribian eta Pasai Donibanen ibiliko dira, Bertizera joango dira…
Orain dela zortzi urte, 2006an, hasi zen elkartruke hau egiten.
https://www.youtube.com/watch?v=3VstdyfcOeI&feature=youtu.be