Dantza eskola jarri nahi dute martxan irailetik aurrera
Dantza Eskola sortzeko egitasmoa lantzen dabiltza Haurtzaro zein Elizalde dantza taldeak eta Oiartzungo Udala, dantzari helduei zuzendua. Horri buruz hitz egiteko bilera egingo dute ostiral honetan (hilak 11) Manuel Lekuona bibliotekan, 20:00etan hasita. Eskola sortzeko proiektuan parte hartu nahi duen edozein dantzarik du tokia egitasmoan.
Irailetik aurrera jarri nahi dute martxa eskola, eskola garaia bukatzen denean dantzariek herrian dantzan jarraitzeko aukera izan dezaten.